XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. 3.- Pultsazioa eta idazketaren kalitatea.

Pultsazioek ez dute ez oso ahulak, ez oso indartsuak izan behar.

Hatzak ez altxatzeak garrantzi handia du.

Teklak pultsatzerakoan, hatzek ez dute hondoraino joan behar, kolpe bat eman baizik, teklek hatzak erreko balituzte bezala eginez.

Hatz txikiak makinaren giltza dira; a eta ñ letren gainean jarriak egon behar dute beti.

Idazten ari garela, goiko ala beheko teklak pultsatu ahal izateko bi hatz hauek altxatu beharra daukagu, berehala lehenengo posiziora itzultzen saiatuko gara, bestela, hatzak beste edozein teklatan jarriz gero, nahasteko arriskua izango dugu eta teklatura begiratu beharko dugu behin eta berriro.

2.4.- Erritmoa.

Ikasle askok, erabiltzen errazak diren teklak azkartasunez pultsatzen dituzte baina zailtasuna duten tekletan abiadura txikitu egiten dute.

Horregatik erritmoak badu bere garrantzia, tekla guztiak abiadura berdinez pultsatu behar direlako eta beraz, kontuz ibili behar dugu, gehiegizko abiadurarik ez hartzen, idazten ari garen abiaduran azaltzen diren zailtasunak gainditzeko gai izan behar bait dugu.

OHAR OROKORRA: Ikaslea ez da inoiz hurrengo ariketa batera pasako, aurrekoa lasaitasunez eta zuzentasunez gainditzen ez duen bitartean.

Argazkia.